Webgunea diseinatzen hasi


Bideoak erabiliz, webgunea sortzearen garrantziaz hitz egingo dugu.

Lehiaketan parte-hartzea

Kaixo Mundua lehiaketan parte hartzeko jarraitu beharreko pausoak

Lehiaketan
parte hartu


Kaixomundua.eus-en izena emateko eta parte hartzeko jarraibideak zerrendatu ditugu bideo honetan.

Hasi baino lehen…

Lehenik eta behin jakin beharreko guztia zure webgunea hasi baino lehen

Zergatik landu
nortasun digitala?


Euskadi STEAM estrategiarekin bat dator eta gaur eguneko belaunaldiei erabilera alternatiboak erakutsi behar zaizkie. Erabilera on baterako orientazioa eta ezagutza zabaltzeko pauta batzuk aurkeztuko ditugu.

Zergatik
webgune bat?


Web orrialde batean datu eta informazioaren kudeaketa hobea egin daiteke. Euskal nortasun digitala sortu, gu sortzaile bihurtuz.

Webgunea bai, baina zer?

Webgunea sortu baino lehen, burua nekatzeko zenbait ariketa lagungarri

Zein da gure webgunean
landuko dugun arazoa?


Etxean, ikastetxean, kalean edota gizartean dauden arazoak identifikatu eta jendearen beharrak asetzeko sortuko dugu webgune-proiektua. Bideo honetan, arazoen identifikaziorako metodologia landuko dugu.

Zeintzuk dira hartzailearen
ezaugarriak eta beharrak?


Ezinbestekoa da hartzailearen ezaugarriak eta beharrak ezagutzea. Ikerketa ariketa bat aurkezten dizuegu bideo honetan; arazoa ulertu, elkarrizketak egin, behatu eta beharrezko informazioa jasotzeko.

Identifikatutako arazoaren aurrean,
zein da gure konponbidea?


Webgunea sortzen hasi baino lehen, hirugarren pausu bat ematea beharrezkoa da. Identifikatutako arazoaren aurrean, ideia ezberdinak pentsatu eta konponbidea zehaztea dagokigu. Hona hemen horretarako bideo lagungarria.

Domeinua, hosting-a eta Egile Eskubidea

Webgune bat sortzeko beharrezkoak diren elementuen inguruko azalpenak

Zer dira
domeinua eta hosting-a?


Domeinua eta Hosting-a zer diren azalduko dugu.

Nola lortu
domeinua eta hosting-a?


Domeinua eta Hosting-a nola lortu eta ze pausu eman behar diren azalduko da.

Zer da
Egile Eskubidea?


Ba al dakizu zerbait lizentziei buruz?

Wordpressen erabilera

Webgune baten sorkuntza hasieratik amaierara.

1

Wordpress instalatu


Wordpress instalatu beharko dugu gure lan tresna izango da eta.

2

Wordpress prestatu


Tresna martxan jartzeko lehen pausuak.

3

Txantiloia aukeratu


Txantiloi batekin hasiko gara, beraz, daudenen artean bat aukeratu beharko dugu. Horretarako gure webgunearen beharrak eta diseinua ikertu eta prototipatu beharko dugu.

4

Prototipoak


Gure webgunea nolakoa izango den pentsatzen hasiko gara.

5

Wordpress pertsonalizatu


Prototipaziotik webgunea pertsonalizatzera joango gara. Orain paperetik kodera pasa beharko dugu guztia pausuz pausu.

6

Orrialdeak eta bidalketak


Pauta batzuk emango ditugu orrialde eta bidalketak ondo kudeatzeko.

7

Menuak


Menuak nola egin ikasiko dugu.

8

Pluginak


Batzuk plugin-en beharra izango dute, beraz, hemen jarraitu beharreko pausuak.

9

Erabiltzaileak


Erabiltzaile bat baino gehiago kudeatzeko jakin beharreko guztia aurkituko duzu atal honetan.

Zibersegurtasun gida

Atal honetan webgunearen segurtasuna bermatzeko tresnak eta gomendioak aurkituko dituzu.

Nola mantendu
seguru webgunea?


Sinboloz, letra xehez eta larriz eta gutxienez zortzi karakterez osatutako pasahitzez inguratuta gaude. Etengabe ari dira sortzen zibersegurtasunarekin erlazionatutako tresna berriak, hala nola, webguneak seguruak izan daitezen. Horregatik, gure webgunearen segurtasuna bermatzeko zenbait gomendio jaso ditugu gida honetan.

Ebaluazioa

Atal honetan hainbat webguneetara estekak aurkituko dituzu zure webgunearen efizientzia neurtzeko.

Ebaluazio
teknikoa


Lehiaketaren oinarrietan agertzen diren puntuez gain, online ditugun tresna hauek erabiltzea gomendatzen da, adierazle objektibo komun batzuk izateko. Balorazio orokor batez gain, hainbat aldagai, puntuz puntu ebaluatuko dizkigu, hobetzeko ideia batzuk eskeiniz.