PuntuEus Fundazioak Kaixomundua.eus hezkuntza proiektuaren unitate didaktikoak garatu ditu. Helburua Kaixomundua.eus proiektuan parte hartzen duten irakasle eta ikasleak prozesu guztian zehar gidatzea eta laguntzea da.
Kaixomundua.eus proiektua eskola-komunitatera zuzentzen den proiektua da. Helburua webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea da, eta horrez gain euskarazko sormena ere sustatu nahi da. Parte hartzen duten ikasleek, kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasako dira, webgune erreal bat sortuz lan motibatzaile baten bidez.
Sormenak, hizkuntzak eta teknologia ezagutzek bat egiten dute Kaixomundua.eus hezkuntza proiektuan. Ikasleek webgune errealak egingo dituzte eurek atsegin duten edukia ardatz hartuta, komunitatean beharrezkoak diren webguneak eginda, edota iraskasgaien arteko eduki nahasketa landuta.
12 urtetik gorako ikasleek parte hartu dezakete, hauek dira: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa.
Izen-ematea zabalik dago. Proiektuan parte hartzeko bi modu daude:
- Webguneak egiten ikasi.
- Webguneak egiten ikasi eta lehiaketan parte hartu. (Webguneak nola entregatu martxoan azalduko zaie parte hartzaileei)
Kaixomundua.eus doako proiektua da, eta Creative Commons lizentziapean ikasgelan garatu ahal izateko erabiltzen duen materiala ere.
Unitate didaktikoen ezaugarriak
Hiru proposamen didaktiko garatu ditu PuntuEus Fundazioak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) eta Batxilergo mailei dagozkionak. DBH 4 eta Batxiler 1 eta 2 zehazki, baita, proiektua garatu daitekeen gainontzeko mailetan erabiliak izan ahal izateko ezinbesteko gako garrantzitsuak eskaintzen dituztenak.
Unitate didaktikoen jardueren sekuentziak, guztira, 14 saio eta 16 jarduera biltzen ditu. Horietan, irakasleak, proiektuaren edukiak azaldu ahal izateko jarraibideak eta horiek praktikan jartzeko ariketak topatuko ditu. Horrez gain, unitate didaktiko guztietan azaltzen dira ebaluazio adierazleak, ebaluazio irizpideak eta ebaluazio teknikoa egin ahal izateko tresnen erabilgarritasuna.
Unitate didaktikoek EIMAren Onespena jaso dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Euskara Zerbitzuak (euskarazko ikasmaterialgintza).
Irakasle eta ikasleentzat baliabide guztiak eskaintzen ditu Kaixomundua.eus proiektuak
2019an edizio pilotoa abitu zenetik, Kaixomundua.eus webgunearen Baliabideak atalean proiektua ikasgelan garatzeko materiala eskura izan dute irakasleek eta ikasleek.
Batetik, webgunea diseinatzen hasi atalean, webgunea nola sortu ikasteko bideoak daude. Horietan pauso guztiak zehatz mehatz azaldu egiten dira; webgunea sortu aurretik ezagutzea komeni diren ezaugarriak eta garapen fasean beharrezkoak diren jakintzak, zein webgunearen ebaluazioa egiteko irizpideak.
Bestetik, Irakasleen gida atala deskargatu daitezkeen lau edukik osatzen dute. Lehena, hasi baino lehen jakin beharrekoak biltzen ditu, hau da, proiektuaren zergatia eta norabidea baita STEAM Euskadi Estrategia konpententzien lanketa. Bigarrena webguneak zergatik beharrezkoak diren lantzeko ariketak biltzen ditu eta domeinua, hosting-a eta WordPress bat pausuz pausu martxan jartzeko irizpideak ematen ditu. Hirugarren gidan ebaluazio teknikoa eta ebaluazio akademikoa egin ahal izateko laguntza aurkitu daiteke. Azkenik, laugarren material kutxan unitate didaktikoak daude, irakasleen gida atala osatuz.