Bideo tutorialak

BIDEO TUTORIALAK

Webgune bat sortzeko eman beharreko pausuak azaltzen ditugu bideo tutorialen bitartez

+ HASI BAINO LEHEN
Lehenik eta behin jakin beharreko guztia webgunea egiten hasi baino lehen.

+ DOMEINUA ETA HOSTING-A
Webgune bat sortzeko beharrezkoak diren elementuen inguruko azalpenak.

+ PRIBATUTASUNA ETA SEGURTASUNA
Atal honetan, webgunearen pribatutasuna eta segurtasuna hobetzeko azalpenak jaso dira.

+ EBALUAZIOA
Atal honetan hainbat webguneetara estekak aurkituko dituzu zure webgunearen efizientzia neurtzeko.

Hasi baino lehen…

Lehenik eta behin jakin beharreko guztia zure webgunea egiten hasi baino lehen.

Zergatik landu nortasun digitala?

Gaur eguneko belaunaldiei tresna digitalen erabilera alternatiboak erakutsi behar zaizkie. Horregatik, erabilera on baterako orientazioa eta ezagutza zabaltzeko pauta batzuk aurkezten ditugu. 

Zergatik webgune bat?

Konpetentzia digitalak eta teknologikoak lantzeko ezinbesteko elementuak dira webguneak, datu eta informazioaren kudeaketa hobea egin dezakegulako. Weben bitartez kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasatzeko aukera dugu.

Zein da gure webgunean landuko dugun arazoa?

Etxean, ikastetxean, kalean edota gizartean dauden arazoak identifikatu eta jendearen beharrak asetzeko sortuko dugu webgune-proiektua. Bideo honetan, arazoen identifikaziorako metodologia landuko dugu.

Zeintzuk dira hartzailearen ezaugarriak eta beharrak?

Ezinbestekoa da hartzailearen ezaugarriak eta beharrak ezagutzea. Ikerketa ariketa bat aurkezten dugu; arazoa ulertu, elkarrizketak egin, behatu eta beharrezko informazioa jasotzeko.

Identifikatutako arazoaren aurrean, zein da gure konponbidea?

Webgunea sortzen hasi baino lehen, hirugarren pausu bat ematea beharrezkoa da. Identifikatutako arazoaren aurrean, ideia ezberdinak pentsatu eta konponbidea zehaztea dagokigu.

Zer dira domeinua eta hosting-a?

Beharrezkoak dira domeinua eta hosting-a webgune bat sortzeko. Bideo honetan bi elementu hauek azaltzen ditugu.

Nola lortu domeinua eta hosting-a?

Domeinua eta hosting-a doan eskuratzeko pausuak eskuragarri dituzu.

Zer da Egile Eskubidea?

Ba al dakizu zerbait lizentziei buruz? Bideo honen bidez Egileen Eskubideen eta lizentzien inguruko argibideak eskaintzen ditugu.

WordPress instalatu

Lehenengo pausua WordPress instalatzea da, gure lan tresna izango da eta.

Ebaluazio teknikoa

Lehiaketaren oinarrietan agertzen diren puntuez gain, online ditugun tresna hauek erabiltzea gomendatzen dugu, adierazle objektibo komun batzuk izateko. Balorazio orokor batez gain, hainbat aldagai, puntuz puntu ebaluatuko dizkigu, hobetzeko ideia batzuk eskainiz.

Nola mantendu seguru webgunea?

Sinboloz, letra xehez eta larriz eta gutxienez zortzi karakterez osatutako pasahitzez inguratuta gaude. Etengabe ari dira sortzen zibersegurtasunarekin erlazionatutako tresna berriak, hala nola, webguneak seguruak izan daitezen. Horregatik, gure webgunearen segurtasuna bermatzeko zenbait gomendio jaso ditugu gida honetan.

Erabiltzaileak

Erabiltzaile bat baino gehiago kudeatzeko jakin beharreko guztia aurkituko duzu atal honetan.

Pluginak

Batzuk pluginen beharra izango dute, beraz, hemen dituzue jarraitu beharreko pausuak.

Menuak

Menuak nola egin ikasiko dugu bideo honetan.

Orrialdeak eta bidalketak

Pauta batzuk emango ditugu orrialdeak eta bidalketak ondo kudeatzeko.

WordPress pertsonalizatu

Prototipaziotik webgunea pertsonalizatzera joango gara. Orain paperetik kodera pasa beharko dugu guztia pausoz pauso.

Prototipoak

Gure webgunea nolakoa izango den pentsatzen hasiko gara.

Txantiloia aukeratu

Txantiloi batekin hasiko gara, beraz, daudenen artean bat aukeratu beharko dugu. Horretarako gure webgunearen beharrak eta diseinua ikertu eta prototipatu beharko dugu.

WordPress prestatu

Behin instalatuta, tresna martxan jartzeko lehen argibideak aurkituko dituzu.

Cookien kudeatzailea instalatu

Gaur egun beharrezkoa da webgunearen erabiltzaileari bertan erabiliko diren cookien berri ematea. Are gehiago, cookie horiek onartu edo ukatzeko aukera eman behar zaio. WordPress-eko pluginen bidez oso erraz egingo dugu hau.

SSL ziurtagiria instalatu

SSL ziurtagiriak nabigatzailearen eta zerbitzariaren arteko datu-transferentzia enkriptatu eta segurua eskaintzen du. Bideo honetan SSL ziurtagiria instalatzeko jarraitu beharreko urratsak azaltzen dira.

Lege oharra eta pribatutasun-politika garatu

Webgunean derrigorrezkoak diren testu legalak sortzea ez da bat ere lan erraza. Beraz, testu hauek nola sortu jakin ezean, gomendagarria da eginda dauden ereduak erabiltzea. Bideo honetan eskuragarri duzue bat.